Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Logo

Inf. Ordenagailu edo konputagailuen programazio hizkuntza, normalean haurrei programazio hizkuntzak irakasteko erabilia. 1968an sortu zuen Seymour Papert-ek. Ezaugarri nagusietako bat “dortoka grafikoak” dira. Dortokaren mugimenduak pantailaren ezkerretara, eskuinetara edo aurrera bideratuz, programatzaileek marrazki errazak egin ditzakete, eta behin marrazketaren ingurunea menderatzen dutenean, hizkuntzaren ezaugarri korapilatsuagoak ezagutzen hasten dira; ezaugarri horiek LISP programazio hizkuntzan oinarrituta daude batez ere. Logo heziketarako hizkuntzatzat hartzen da, nahiz eta enpresa batzuk saiatu izan diren programazioetako profesionalek ere gehiago erabil dezaten.