Lobatchevski, Nikolai Ivanovitx
Errusiar matematikaria (Makariev, Nizhni Novgorod-etik hurbil, 1792 - Kazan, 1856). Geometria hiperbolikoa delako geometria ez euklideoa agertu eta asmatu zuelako egin zen ospetsu. Haren izena daraman hatsapena garatu zuen Euklidesen hatsapenaren kontra: “Lerro zuzen batean ez dagoen puntu batetik lerro zuzen horren bi paralelo egin daitezke”. Geometriako printzipioei buruz (1829) eta Pangeometria (1855) obrak idatzi zituen.
- Loa
- Loach, Kenneth
- loaldi
- loba
- lobambar
- Lobatchevski, Nikolai Ivanovitx
- lobby
- lobektomia
- lobeliazeo
- lobi
- Lobo Antunes, Antonio