Lissouba, Pascal
Kongoar politikaria (Tsingidi, 1931). Kongoko Errepublikako lehendakaria izan zen 1992. urtetik 1997. urtera. Nibolek etniako kidea da. Nekazari ingeniaritza ikasi zuen Tunisian eta Frantzian, eta Parisen bukatu zuen biologiako doktoregoa. Erdialdeko Kongok 1960an independentzia lortu zuenean, Lissoubak hainbat kargu politiko izan zuen. Sozialdemokraziako Batasun Panafrikarraren buruzagi aukeratu zuten, eta 1992an lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1997 arte. 1997an gerra zibila piztu zelarik Kongon, Denis Sassou-Nguesso lehendakari ohiaren indar armatuek agintaritzatik kendu zuten Lissouba, eta erbestera alde egin behar izan zuen. Gaur egun leku gorderen batean bizi da.
- liskartze
- lisosoma
- LISP
- Lissajous, Jules
- Lissitzky, El
- Lissouba, Pascal
- lista
- listafin
- listari
- Líster, Enrique
- Lister, Joseph