lisosoma
iz. Med. Zelula bizidunen zitoplasman egon ohi den partikula. Mintz batek inguratzen du eta barruan entzima hidrolitikoak ditu, zelulak behar ez dituen gaiak desegiten dituztenak. Zelulan sartzen diren partikula arrotzek, bakterioek adibidez, lisosometako entzimek suntsitzen dituzte. Lisosomak gibeleko eta giltzurrunetako zeluletan daude batez ere. Zelula hiltzen denean, lisosomaren entzimak askatu egiten dira zelularen osagaiak suntsitzeko.