Líster, Enrique
Espainiar militar eta politikari komunista (Ameneiro, Coruña, 1907 – Madril, 1994). Kuban egon zen haurretan, bertara lanera joan zen bere gurasoekin batera. Primo de Riveraren diktadura garaian Espainiara itzuli zen eta politika arazoak zirela eta erbestera jo behar izan zuen. Alderdi komunistako kidea zen eta Errusiako akademia militar batean ikasi zuen 1932-1935 urteetan. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean V. errejimentuko komandante izendatu zuten eta Ebroko guduan parte hartu zuen. Gerra galdu ondoren Errusiara joan zen eta Bigarren Mundu Gerran gudaroste gorrian borrokatu zen. Jeneral egin zuten. 1968an utzi zuen Espainiako alderdi komunista, sobietarrak Txekoslovakian sartu izana gaitzesteagatik. 1970ean Partido Comunista Obrero Español izeneko alderdi sobietar zalea sortu zuen eta 1977ko hauteskundeetan ez zuen diputatu posturik lortu. Bi oroitzapen liburu eman zituen argitara: Nuestra guerra (1977) eta Basta (1983).