Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

LISP

Inf. Ordenagailu edo konputagailuentzako programazio hizkuntza, zerrendak egiteko erabilia, 1959-1960 artean John McCarthy-k garatu zuena. Izena List Processing hitzen akronimoa da. Garai hartako beste prozedura hizkuntzen aldean (FORTRAN, ALGOL) aldaketa nabarmena ekarri zuen. Adimen artifiziala ikertzeko hizkuntza eredutzat hartu izan da luzaroan, eta azken urteotan Prolog-ak lekua kendu dion arren, ikerketa eta zirkulu akademikoetan erabiltzen jarraitzen dute.