Linz Storch de Gracia, Juan José
Espainiar soziologoa, sortzez alemaniarra (Bonn, Alemania, 1926). Zuzenbide, politika zientzia eta soziologia ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Ipar Amerikako hainbat unibertsitatetan izan da irakasle. 1975ean honoris causa doktore izendatu zuen Granadako Unibertsitateak, eta 1987an Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria eman zioten gizarte zientzien arloan egin dituen lanengatik. Espainiako gaurko politikaren ikertzailea da, eta frankismoa eta espainiar erregimen autoritarioa aztertu ditu bereziki. Hainbat liburu idatzi ditu gai horiei buruz: Un régimen autoritario: España (1964), El sistema de partidos en España (1967), De la Falange al Movimiento (1970) eta La quiebra de las democracias (1978).
- linotipia
- Linschmann, Theodor
- linterna
- Lintzoain
- lintzura
- Linz Storch de Gracia, Juan José
- Linz
- Liñán Martínez, Amable
- liofilizatu, liofiliza, liofilizatzen
- liofilizatze
- liofilizazio