Liñán Martínez, Amable
Espainiar ingeniaria (Noceda de Cabrera, Leon, 1934). Aeronautika Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Kaliforniako Teknologia Institutuan. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan bukatu zuen doktoregoa, eta bertako irakaslea da 1961az geroztik. 1993an Zientzia eta Teknika Ikerkuntzaren Asturiasko Printzea saria eman zioten. Nazioartean garrantzi handia duten ikerketak egin ditu, eta horretarako hainbat diru laguntza jaso ditu Espazioko Europar Agentziatik eta Estatu Batuetako Armadatik.