Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Linschmann, Theodor

Alemaniako hizkuntzalari eta euskalaria (XIX. m.). Ministro protestantea zen. Berlingo Euskara aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen. 1900. urtean, Estrasburgon, eta Schuchardt-ekin batera, Leizarragaren obra argitaratu zuten bigarren aldiz, Leiçarragas Baskische Bücher von 1571, izenburupean. Argitalpen horren faksimilaren berrargitalpena egin zuen Euskaltzaindiak 1990ean.