Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

linoleo

iz. Kim. Kautxu naturalaren ordez erabiltzen den gai plastikoa. Urradurarekiko erresistentzia handia du eta ur eta hautsarekiko irazkaitza da. Gainera, disolbatzaile eta desinfektatzaile arruntek eraso ezina da, eta hotsa ez du igarotzen uzten. Linoleoa egiteko oinarrizko gaia linazi olioa da; honen egosketa oinarri duten hainbat prozeduraren ondorioz linoxina (linazi olio oxidatua eta polimerizatua) lortzen da. Linoxinari erretxina naturala eta beste gairen bat (azukrea, zur hautsa, kreta edo arbel hautsa) eransten zaizkio, eta ondoren koloregaiak. Linoleo ore hori iute-oihalaren gainean kalkatu eta linoleoa lortzen da.