Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Linköping

Suediako hego-ekialdeko hiria eta portua, Ostergötland-eko konderriko hiriburua, Stagan ibaiaren ertzean. 115.600 biztanle. Industriagune garrantzitsua (mekanika, aeronautika, burdinbiderako gaiak, janari industria). Aipagarri dira XII. mendeko apezpikutegia, XIII-XIV. mendeetako katedrala eta gaztelua, museoak eta liburutegi aberatsa. Erdi Aroan zehar pentsalari eta elizgizonen gune guztiz garrantzitsua izan zen. Bertan garaitu zituen 1600ean Karlos IX.a Suediakoak luteranismoaren aldezleak ziren Sigismundo III.aren jarraitzaileak.