Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Linneo

(Carl von Linné jaiotza izenez; Lat. Carolus Linnaeus). Suediar botanikoa eta naturalista (Råshult, Smâland, 1707 - Uppsala, 1778). Erregearen sendagile eta landarezaina izan zen, Uppsalako unibertsitatean irakasle hasi aurretik. Landare mota desberdinak sailkatzeko metodo bat asmatu zuen, eta zoologiaren alorrera zabaldu zuen ondoren. Bitariko nomenklatura erabili zuen horretarako; generoaren eta motaren arabera bereizi zuen landare bakoitza. Obra nagusiak: Systema Naturae (1735), Philosophia Botanica (1751) eta Species Plantarum (1753).