Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

linfa

iz. Isurkari organiko koloregabea, odola bezala gatzatzen dena.  v  Anat. Odol plasma eta, batez ere, linfozitoak dira linfaren osagai nagusiak. Linfaren bidez egiten dituzte odolak eta ehunetako zelulek elikagaien eta beste gaien trukeak. Linfa odol kapilarretatik kanporatutako odoletik eratzen da (globulu gorririk ez du baina), eta linfa hodietatik odol hodietara sartzen da berriro eta odolarekin nahasten da bertan.  v  Linfa gongoila. Giltzurrun tankerako organoa, linfaren hodietan izaten dena. Linfa iraziz, gai kaltegarriei eutsi eta ez die uzten aurrera joaten. Linfa gongoilan eratzen dira linfozitoak. Infekzioa sortzen denean, fagozitoak (bakterioa eta beste gorputz kaltegarriak suntsitzen dituztenak) sortzen hasten da infekziotik hurbilen dagoen linfa gongoila, eta puztu egiten da; horregatik, askotan, infekzio bat denean, handituak agertzen dira izterrondoan eta besapean.  v  Linfa sistema. Anat. Linfa igarotzen den bidea, hodiz eta kapilarrez eratua; bertan izaten dira linfa gongoilak ere.