limonita
iz. Miner. Burdin oxido hidratatuen nahastura, askotan hematitea, buztin meak eta manganeso oxidoak dituena. Burdin meetan hedatuena da eta ez da inoiz kristalizatua agertzen, lur itxurako zuntz, estalaktita edo garau molde desberdinetan baizik. Era askotako limonitak dira: hematite arrea, okre horia, limonita pisolitikoa, limonita oolitikoa, lintzuretako burdina, Sienako lurra, etab.