limoiondo
iz. Lore zuri usaintsuak dituen zuhaitza, fruitutzat limoiak ematen dituena (Citrus limon). Adaburu zabala eta adaje biribila izaten du, hosto iraunkorra, berde distiratsua, lorea berriz lorezil askokoa, handia eta urrintsua, eta fruitua, berdea edo horia eta mamitsua, edariak egiteko eta janariak ontzeko erabiltzen dena. Berez Asiakoa dela uste da, baina gaur munduko eskualde bero eta epel gehienetan lantzen da, duen fruituagatik gehienbat. Ia urte osoan ematen du fruitua.