Lilienthal, Otto
Alemaniar ingeniaria (Anklam, 1848 - Berlin, 1896). Hegaztien hegaldietan oinarrituta saiatu zen lehen planeadoreak egiten. 2.000 saiotik gora egin ondoren hil zen aire-istripu batean. Der Vogelflug als Grundlage der Fliegekunst (1889, Hegaztiaren hegalaldia hegazkigintzaren oinarri) obra idatzi zuen.