Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

liliazeo

izond. Bot. Lilifloren ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Belar egiturakoak eta lehorrekoak dira familia horretako landare gehienak; bakan batzuk bakarrik hazten dira uretan. Sustrai erraboiladunak eta sei hostoko lore hermafroditak dituzte. 2.800 bat landare mota biltzen ditu liliazeoen familiak: idi-bihotza, lirioa, tipula eta baratxuria dira ezagunenak.