Lilar, Suzanne
Belgikar idazlea, frantsesez idazten duena (Gante, 1901 - Brusela, 1992). Debuta hiru antzerki lanekin egin zuen: Le Burlador, 1945; Tous les chemins mènent au ciel (1947, Bide guztiek zerura eramaten dute); Le Roi lépreux (1950, Errege legenarduna). Ondoren zenbait eleberri argitaratu zituen, maitasunari eta bikoteari buruzko gogoeta eginez: La Confession anonyme (1960, Aitorpen anonimoa), Le Divertissement portugais (1960, Dibertimendu portugaldarra). Gai horren inguruko saikera lanak ere argitaratu zituen: Le Couple (1963, Bikotea); À propos de Sartre et de l'amour (1967, Sartreri eta maitasunari buruz); Le Malentendu du deuxième sexe (1969, Bigarren sexuaren gaizki ulertua). Gizon-emakume bizkoiztasuna Journal de l'analogiste (1954, Analogistaren egunkaria) saiakeran landu zuen. Une enfance gantoise (1976, Haurtzaro gantetarra) lan autobiografikoan idazleak bere jatorriaren bikoiztasunaren berri ematen du.