lilial
izond. Bot. Kotiledoibakarren klaseko izen bereko ordenako landare loredunez esaten da. Ordena honetako landare gehienak belarrak dira, baina badira igokari, zuhaixka eta zuhaitz direnak. 20 familia, 400 generotik gora eta 8.000 mota inguru hartzen ditu lilialen ordenak; horietako batzuk jateko onak dira (frantses-porrua, tipula, etab.), eta badira apaingarri gisa oso erabiliak direnak (lilia, jazintoa, lilipa, etab.).