Levine, David
Estatubatuar marrazkilaria (1926). Karikatura lantzen du batez ere. Karikaturetako bere pertsonaiak buru handi eta gorputz txikiarekin erakusten ditu askotan. Bestalde, pertsonaia horiek objektu batekin irudikatzen ditu, beren jardueraren sinbolo (Hemingway, esaterako, fusil batekin erakusten du). 1963. urtetik aurrera New York Review of Books aldizkarian aritu zen. Karikaturagile lanaz gainera, David Levine erretratugile gisa aritu da, eta baita genero eszenen marrazkigile gisa ere; Estatu Batuetako gizartearen aisialdi fenomenoak liluratzen du. David Levinen lanek, Passion at Coney (1970), Cyclon (1973) edo Undressing Publicly (1976) besteak beste, bere inguruko munduari egiten dion begiraldia erakusten dute.