Levi-Civita, Tullio
Italiar matematikaria (Padua, 1873 - Erroma, 1941). Erromako unibertsitateko mekanika irakaslea izan zen. Geometriari eta hidrodinamikari buruzko lanak egin zituen. G. Ricci-Curbastro bere irakaslearekin mekanika klasikoan eta erlatibistan garrantzi handia izan duen diferentzial absolutuaren kalkulua sortu zuen.