Levi, Carlo
Italiar idazlea eta margolaria (Turin, 1902 - Erroma, 1975). 1935ean Lucaniara erbesteratu zuten, Justizia eta Askatasuna mugimendua sortu baitzuen, faxismoaren kontrakoa zelako alegia. Bi urte espetxean eman ondoren Frantzian bizi izan zen 1942 arte baina 1945ean berriro ere atxilo hartu zuten. Lucanian erbesteratuta eman zituen bi urteetako gogoetetan oinarritzen da bere lehen obra, Cristo si è fermato a Eboli (1945, Kristo Ebolin gelditu da), Francesco Rosik 1978an zinemara eraman zuena. Italiako hegoaldeko nekazarien bizimodu atzeratua eta dohakabea erakutsi zuen. Harenak dira, halaber, Paura della libertà (1946, Askatasunari beldur), L’orologio (1950, Erlojua), Le parole sono pietre (1955, Hitzak harri dira), Tutto il miele è finito (1964) etab. Talde komunistako kidea izan zen Italiako senatuan (1963).