Lessing, Gotthold Ephraim
Alemaniar idazlea, kritikaria eta filosofoa (Kamnez, Saxonia, 1729 - Brunswick, 1781). Frantses klasizismoaren joera eten zuen, eta alemaniar antzerkigintza klasikoari eman zion hasiera. Hala, bere garaiko joera estetikoa aldatu zuen eta Alemaniako estilista ospetsuenetakoa izan zen. Laokoon, oder über die Grenzen der Malerei und Poesie (1766, Laokoon, edo margolaritzaren eta poesiaren mugak) saiakera ospetsuagatik da batez ere ezaguna. Antzerki lan aipagarriak ditu, besteak beste: tragediak: Miss Sara Sampson (1755), lehen alemaniar tragedia burgesa; Emilia Galotti (1772); Minna von Barnhelm (1767), komedia. Nathan der Weise (1779, Natham jakintsua) draman erlijio ikuspegi zabal baten aldeko agertu zen. Bestelako filosofia lanak: Das Christentum der Vernunft (1753, Arrazoiaren kristautasuna); Die Erziehung des Menschengeschlechts (1780, Gizakien hezkuntza).
- Lesotho
- lesothoar
- Lesseps, Ferdinand Marie
- Lesseps
- Lessing, Doris
- Lessing, Gotthold Ephraim
- Lester, Richard
- lesya
- letagin
- Letamendia Belzunce, Francisco
- letania