Lessing, Doris
Britainiar idazlea (Kermanshah, Pertsia, gaur egun Iran, 1919). 1925ean familia Hego Rhodesia britainiar koloniara (egungo Zimbabwe) joan zen bizitzera. 1949an Londresera itzuli eta idazteari ekin zion buru-belarri. Handik urtebetera The Grass is Singing (1950, Belarra kantari, Koro Navarrok itzulia) eleberria argitaratu zuen. Idazle konprometitua izan zen, baina 1954an komunismoaz arnegatu zuen, politikarekin erabat desilusionaturik. Bereak dira ere, besteak beste, The Golden Notebook (1962), The Four-Gated City (1969), Briefing for a Descent into Hell (1971), Memoirs of a Survivor (1974), Shikasta (1979), The Marriages Between Zones Three, Four and Five (1980), The Sirian Experiments (1980), The Making of the Representative for Planet 8 (1982), The Sentimental Agents in the Volyen Empire (1983), eta The Fifth Child (1988). 1999an Katalunia Nazioarteko Saria jaso zuen, 2001ean Letretako Asturiasko Printzea saria, eta 2007an Literaturako Nobel saria.