Lerma, Francisco Gómez de Sandoval y Rojas
Espainiar politikaria eta estatu gizona (Sevilla, 1553 - Valladolid, 1625). Filipe II.aren begikoa eta ministroa hark aginpidea eskuratu zuenetik (1598). Filipek berak baino gehiago agindu zuen Lermak Espainian 1598tik 1618 arte. Atzerriko politikan gizon zuzena izan bazen ere, administrazio saldukeria bultzatu zuen Espainian eta izugarri aberastu zen agindupean izan zen denboran. Paulo VI.ak kardinal izenda zezan lortu zuen bere gainbehera saihesteko baina, handik gutxira, seme zuen Ucedako dukeak eraitsi zuen aginpidetik, 1618an.
- leriatze
- Lerida
- Lerin
- Leringo konderria
- Lérins
- Lerma, Francisco Gómez de Sandoval y Rojas
- Lerma
- Lermanda
- Lermontov, Mikhail Yuryevitx
- Leroi-Gourhan, André
- Leroux, Étienne