Lérins
Mediterraneoko uhartedi frantsesa (Itsas Alpeetako departamendua), Cannes hiritik hurbil. San Honorato, Santa Margarita eta zenbait uhartetxok osatzen dute. San Honoratok monasterio bat sortu zuen bertan 400. urte inguruan. Beneditar monasterio ospetsu izan zen Erdi Aroan zehar. 1871. urtean zistertarren esku geratu zen.