Lermontov, Mikhail Yuryevitx
Errusiar poeta eta eleberrigile erromantikoa (Mosku, 1814 - Pyatigorsk, Errusia, 1841). Lord Byron poeta ingelesaren eragina du bere lehen poesietan. Pushkin poeta errusiarraren zentzugabeko hilketak sumindurik, ospetsu bihurtu zuen Poeta baten heriotza poema idatzi zuen (1837) eta Kaukasora erbesteratu zuten Pushkin hil zuenarentzat zigorra eskatzen zuelako. 1841. urtean hil zen Martynov komandantearekin izandako erronka batean. Obra nagusiak: Geroy nashego vremeni (1840, Gure garaiko heroi bat) eleberriak, Cherkesy (1928), Kavkazsky plennik (1828, Kaukasoko presoa), Vesna (1830, Udaberria), Stranny chelovek (1831, Gizon arrotza), Knyaginya Ligovskaya (1835, Ligovskaya dukesa), Pesnya pro tsarya Ivana Vasilyevicha, molodogo oprichnika i udalogo kuptsa Kalashnikova (1837, Kantu bat Ivan Vasilyevitx tsarrari, bere lepazain gazteari eta Kalashnikova merkatari saiatuari), Sashka (1839) eta Demon (1840) poemak.
- Leringo konderria
- Lérins
- Lerma, Francisco Gómez de Sandoval y Rojas
- Lerma
- Lermanda
- Lermontov, Mikhail Yuryevitx
- Leroi-Gourhan, André
- Leroux, Étienne
- lerrada
- lerradura
- lerragarri