Lerga
Nafarroako udalerria (Zangozako merindadea). 1999ko datuen arabera, 85 biztanle ditu (lergarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa) eta abere hazkuntza (ardiak) dira (langileen % 70). Aipagarri dira bertan aurkitu den hilarria (II. edo III. mendekoa; bertan aurkitu zituen Jose Esteban Urangak antzinako euskarazko zenbait hitz), lau gazteluren hondakinak, XII. mendeko jatorria duen San Martin parrokia eliza (XVI-XVI. mendeetako kanpandorrea, XVII. mendeko korua eta erretaula nagusia), Santa Barbara ermita eta XIX. mendeko udaletxea. v Historia. XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lergako herria. 1845ean udalerri bihurtu zen.