Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lerdo de Tejada, Sebastián

Mexikar politikari liberala (Jalapa, Veracruz, 1827 - New York, 1889). Mexikoko lehendakari izan zen 1872tik Porfirio Diaz jeneralak estatu kolpe baten bidez aginpidetik eraitsi zuen arte (1876). Estatu Batuetara erbesteratu zen ondoren.