Lerga Donamaría, José
Nafar buruzagi karlista (Donamartiri-Untz, 1817 - Donamartiri-Untz, 1892). 16 urte besterik ez zituela Eraso koronelaren agindupean jarri zen. Katalunian eta Portugalen borrokatu ondoren Huescako lurretan atxilo hartu zuten. Preso liberalen ordez trukatu zuten, eta Kataluniara borrokara zihoala, zauritu egin zuten, Huescan, lehenengo aldiz. Osatu eta gero bigarrenez zauritu zuten Herrerako guduan (Aragoi), eta teniente koronel kargua eskuratu zuen. Eloko guduan hirugarrenez zauritu zuten. Bergarako Besarkadaren ondoren Frantziara erbesteratu eta hamahiru urtez egon zen bertan. Azken karlistadan Bilaroko erasoan laugarrenez zauritu eta atxilo hartu zuten. 1875ean mariskal izendatu zuten. Nafarroako komandante nagusi eta Lizarrako gobernadore militar izan zen, bestalde. Harena da Breve reseña de la vida militar de don José Lerga escrita por él mismo obra biografikoa (1892).
- lerdetsu
- lerdi
- Lerdo de Tejada, Sebastián
- lerdoi
- Leremboure, Augier
- Lerga Donamaría, José
- Lerga
- leria
- leriatu, leria, leriatzen
- leriatze
- Lerida