Leman
(Al. Genfersee). Europako aintzira, Genevako aintzira izenaz ere ezaguna, Suitzako lurraldearen hego-mendebalean eta Frantziako iparraldean aipatutako bi estatu horien artean banatua. Garaiera, 375 m. 78 km-ko luzera eta 14 km-ko zabalera hartzen ditu eta 582 km2-ko eremua hartzen du (348 km2 Suitzan eta 243 km2 Frantzian). Aintziraren hegoaldean duen irtenuneak bitan zatitzen du aintzira: Aintzira Handia, sortaldean, eta Aintzira Txikia edo Genevako Aintzira, sartaldean. Rodano ibaiaren ibilguan dago. Garrantzi handiko hiriak daude aintziraren ertzeetan: Clarens, Geneva, Lausana, Nyon, Mintreux, Morges eta Vevey Suitzako aldean eta Evian-les-Bains nahiz Thonon-les-Bains, Frantzian.