Leigh, Janet
(Jaiotza izena, Jeanette Helen Morrison). Estatubatuar antzezlea (Merced, Kalifornia, 1926 – Beverly Hills, 2004). Musika eta psikologia ikasketak hasi zituen Kalifornian. Bere edertasuna zela eta, Norma Shearer antzezlea txunditu eta beronen bidez hasi zen zineman lan egiten: Metro Goldwyn Mayer zinema enpresarekin kontratua sinatu eta hainbat film egin zituen 1947az geroztik. Bere antzezle ahalmenari esker mota guztietako filmetan lan egin ahal izan zuen, baina Gaiztakeriarako grina (1958) eta, batez ere, Psycho (1960) filmek eman zioten osperik handiena. Janet Leighek antzeztutako beste film batzuk dira: Emakumetxoak (1947); Houdini handia (1953); Beita (1953); Printze ausarta (1954); Bikingoak (1958); Hiru sofa baten gainean (1966); Harper, ikertzaile pribatua (1966) eta Lainoa (1978).