Leibowitz, René
Polonian jaiotako frantses musikagilea, zuzendaria eta teorialaria (Varsovia, 1913 - Paris, 1972). Ravel, Schoenberg eta Webern-en ikasle izan zen. Dodekafonismoaren jarraitzaile eta aldeko sutsua izan zen, bai musika lanetan, bai idatzi teorikoetan. Leibowitz-i esker ezagun egin zen Frantzian A. Schoenberg-en dodekafonismoa. Radio France-ren zuzendari izan zen 1946-1954 bitartean. Operak idatzi zituen, sinfonia bat, ganbera musikarako kontzertuak, haizezko musika tresnetarako kinteto bat eta kantuak, besteak beste. Idatzien artean azpimarratzekoak dira: Schoenberg eta bere eskola, Hamabi soinuko musikarako sarrera, eta Artista eta bere kontzientzia, beste idatzi batzuen artean. P. Boulez izan zuen ikasle.