Leiden
Holandako mendebaleko hiria, Holandako Erdialdeko herrialdean, itsasotik 10 km-ra, Hagako hiriaren ipar-ekialdean, Rhin Zaharra (Oude Rijn) eta Rhin Berria (Nieuwe Rijn) ibaien bilgunean. 105.262 biztanle (hirialdeak 175.457 biztanle ditu). 1575. urtean sortutako unibertsitatea. Industriagune garrantzitsua (ehungintza, janari industria, altzairugintza, elektronika, papergintza, inprimategiak). Aipagarri dira Arte Ederretako museoa, Antzinateko museoa, Udal museoa (bertan dago Lucas Leidenekoak margoturiko Azken Juizioa obra), muino artifizial batean eraikitako gaztelua (Burcht), XIV. mendeko San Pedro eliza eta XV. mendeko San Pankrazio eliza. v Historia. Erromatarren garaiko Lugdumun Batavorum da, Erdi Aroan Lithis izena hartuko zuena. 1574. urtean espainiarrek setiatu zuten.