Leicester
Ingalaterrako erdialdeko hiria eta Leicestershireko konderriko hiriburua, Soar ibaiaren ertzean, Nottinghameko hiriaren hegoaldean. 283.549 biztanle. Unibertsitatea. Oso industriagune garrantzitsua da: ehungintza, mekanika industria, burdinbiderako gaiak, makineria, zapatagintza. Aipagarri dira erromatarren garaiko harresiak (Jewry Wall), XII. mendeko abade etxea, VII. mendeko San Nikolas eliza erromaniko-gotikoa eta XII. mendeko St. Mary de Castro eliza. v Historia. Erromatarren garaian sortutako hiria da (Ratæ Coritano) eta danimarkarrek konkistatu ondoren Danimarkaren mende gelditu zen. Hiria izugarri hazi zen XVIII-XIX. mendean zehar ehungintzari esker.