Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lao

iz. Tai taldeko herria, Indotxinako penintsulako eskualdeetan bizi dena. Txinako hegoaldean bizi ziren antzinatean baina Indotxinarantz jo behar izan zuten, III. mendean, txinatarren erasoak zirela eta. Lao herriko talde nagusiak Laoseko erreinua eratu zuen, baina beste talde zenbait Thailandia, Birmania, Kanbodia, Vietnam eta Txinako hegoaldean finkatu ziren.  v  Lao herriaren hizkuntza, tai familiakoa, Laosko hizkuntza ofiziala (4.000.000 hiztun). Hizkuntza silaba-bakarra da eta, gainerako hizkuntza taietan bezala, guztizko garrantzia du bertan azento tonikoak. Silaba bat baino gehiagoko hitz batzuk ere baditu, pali eta kanputxera hizkuntzei hartuak. Lao hiztunek kanputxerako idazketa erabiltzen dute batez ere beren idazkietan.