Lamb, Willis Eugene, Jr
Estatubatuar fisikaria (Los Angeles, 1913 - 2008). 1938an egin zuen doktoregoa, eta Columbia, Stanford, Harvard, Oxford, Yale eta Arizonako unibertsitateetako fisika irakasle izan da. Bigarren Mundu Gerran irratiko mikrouhinak ikertu eta Columbiako Unibertsitateko Erradiazio Laborategiarekin lan egin zuen. Hidrogeno espektroaren egitura hipermehea eta energia atomikoa neurtzeko metodoak aurkitu zituen. Hidrogeno-atomoaren portaera dela-eta, oker txiki batzuk ere aurkitu zituen Paul Dirac-en teorian. 1955ean Fisikako Nobel saria jaso zuen Polykarp Kuschekin batera. Horren aurretik beste sari batzuk irabazi eta Estatu Batuetako Zientzia Akademiako kide aukeratu zuten.