Lamarca Iturbe, Iñigo
Gipuzkoar legelari eta irakaslea (Donostia, 1959). Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoa da. Zuzenbidean lizentziaduna da eta Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan da Euskal Herriko Unibertsitatean. 1994an, legelari kargua hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Euskal Autonomia Erkidegoko eta euskal lurralde historikoetako zuzenbidearen arloan hainbat ikerlan egiteaz gainera, joera homosexualeko eta identitate transexualeko pertsonen eskubideak defendatzeagatik nabarmendu da batez ere. Hori dela eta, 1997an Gehitu Euskal Herriko gay eta lesbianen elkarteko lehendakari izendatu zuten. Horren haritik, Gay nauzu (1999) liburua idatzi zuen. Eusko Legebiltzarrak ararteko izendatu zuen 2004ko ekainaren 18an.