Laffitte Mesa, Irene
Gipuzkoar margolaria (Donostia, 1941). Donostian eta Madrilen egin zituen margolaritzako ikasketak. Haren lehen erakusketa Madrilen izan zen, 1961. urtean. Hurrengo urtean Parisen jarri zen bizitzen eta han eta Estatu Batuetan erakusketak egiteko aukerak izan zituen. 1969. urtean Donostiako San Telmo museoan jarri zituen bere lanak ikusgai. 1982. urtean guztiz hondatu zion Ordiziako bere baserri-estudioa sute batek, baina 27 euskal artistek erakusketa bat antolatu zuten Irene Laffitteri laguntzearren.