Lafontaine, Oskar
Alemaniar politikaria (Sarlouis, Saar, 1943). Zuzenbidea eta ekonomia ikasi zituen Saarland eta Bonn-eko unibertsitateetan. Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen eta hainbat kargu politiko izan zituen Sarre herrialdean, bere alderdiak 1995eko hauteskundeak irabazi ondoren herrialde hartako lehendakaritzara iritsi zen arte. Berrikuntza sozioekonomikoak eta aldaketa burokratikoak bultzatzen zituen Lafontaineren politikak, eta laguntza handia eman zion 1989ko alderdiko batzarrean idazkaritza nagusia bereganatu eta Alemaniako gobernu buruzagitzarako hautagai izateko. Alderdi sozialdemokratak, ordea, galdu egin zituen 1990eko hauteskundeak, eta hurrengo urtetik aurrera Saar Landeko politikagintzan murgildu zen.