Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ladutxe, Panpi

Lapurtar pilotaria (Azkaine, 1955). Pilotari profesionala, kantaria eta telebista aurkezlea ere izan da, 2000. urtean ETBko Iparraldeko kirolei buruzko Gure Kintzea saioaren aurkezle lanetan aritu baitzen. Pilota, bere bizitzako ardatz nagusia izan den kirola, musikarekin uztartu du Panpik azken urteotan. Bere musika ibilbidean hiru disko plazaratu ditu. 1995. urtean erretiratu zen pilota profesionaletik eta 1999. urteaz geroztik Aspe pilota enpresarentzat lan egiten du pilotari gazteen prestatzaile gisa.