Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

laborategi

iz. Teknol. Kimika, fisika eta beste alorretako esperimentuak egiten diren lekua, esperimentu horietarako tresneria egokia duena.  v  Laborategiko baldintzak. Aldagai guztiek, esperimentatu nahi dena izan ezik, beren horretan irauten duten egoera, aztertu nahi denaren jokaera zehazteko ezinbestekoa.  v  Espazioko laborategia. Satelite artifizial handia, lurraren inguruko orbitan jarria, astronautak bertan bizitzeko eta lan egiteko egokitua. Espazioko laborategi batean lan mota ugari egiten dira: argizagien behaketa, partikulen eta irraden jokabidea, meteorologiazko behaketak eta iragarpenak, grabitatearen eraginik gabe egin beharreko biologia, fisika edo kimika esperimentuak, etab.