labirinto
iz. Elkar gurutzatzen duten bide bihurrien sarea, aterabide aurkigaitza duena. v Anat. Animalia ornodunen barneko belarria osatzen duten organo multzoa. Loki hezurrean zulatutako barrunbe batzuek hezurrezko labirintua osatzen dute, eta hezurrezko labirintuan dauden hodiek eta barrunbeek, berriz, mintzezko labirintua. Mintzezko labirintuan ataria, barakuilua edo koklea, hodi erdibiribilak eta atariko hodia bereizten dira. ik. belarri.