Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

labore

iz. Pertsona edo abereen elikaduran erabiltzen den ale irintsuko landarea; delako landarearen horren alea. ◊ Uzta. || Labean ogia egitea. ◊ Bizikaia.  v  Bot. Gizonarentzat eta animalia batzuentzat jateko ona den hazia (labore alea) ematen duen landare familia. Garia, artoa, oloa, garagarra, arroza, zekalea, basartoa, arto xehea eta arto beltza laboreak dira. Laboreen zurtoinak tarteka korapiloak ditu; hostoak leka forma du, eta linboa luze estua. Hazia edo alea kariopsi bat da, eta perikarpioari lotua dago. Karbohidrato (almidoia) eta proteina (glutena) ugari dute laboreek. Labore aleak gluzidoak ditu batez ere, eta baita proteinak, gantzak eta bitaminak (B, A eta E) ere. Proteina kopurua asko aldatzen da labore batetik bestera, (arrozak, % 6,5 eta gariak, % 13).  v  Hist. Gizonak antzinatik erabili ditu laboreak bere elikaduran. Babilonian eta antzinako Egipton garia ereiten zen; arroza antzinako Txinan eta artoa Hego Amerikako antzinako herrietan oinarrizko janariak ziren.