Labezares, Guido de
Bizkaitar itsasgizona (Bilbo, 1510 - Manila, 1590). Oso gazte zela Mexikon hartu zuen bizilekua eta han egin zituen matematika eta astronomia ikasketak. 1558. urtean Floridarantz abiatu zen eta Filipina izenaz bataiatu zuen badia aurkitu zuen. Legazpi buru zen espedizioan itsasoratu zen 1564. urtean eta Legazpiren ordezkari eta espedizioko buruzagi izendatu zuten Filipinetako uharteetara iritsi zirenean. Legazpi hil zenean (1572), Filipe II.a Espainiako erregeak haren ordezkari izendatu zuen Labezares lurralde haietan.
- labetegi
- Labets-Biscay
- Labetze
- Labetze-Bizkai
- labezain
- Labezares, Guido de
- labezomorro
- Labiaga
- Labiako mendiak
- Labiano
- labirinto