Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

laba

iz. Harri urtua, sumendietatik ateratzen dena.  v  Laba aintzira. Sumendiak itzali gabe diharduenean, haren ahoan biltzen den laba. Sumendiaren etengabeko jarduerak gorantzako eta beherantzako laba korronteak sortzen ditu aintziran, eta, sumenditik igotzen diren korronte beroen bidez, itzali gabe irauten du laba aintzirak. Gorantza doan labak sortzen duen gasaren eraginez, gainazalak irakinean irauten du, eta laba iturriak eratzen dira. Laba aintzira luzaroan bizi daiteke; Kilaunea–koa (Hawaii–ko Halemaumau sumendian zegoena), adibidez, 1924an agortu zen, 100 urtez bizirik iraun ondoren.