La Tène
Suitzako Neuchâtel aintziraren ekialdeko arkeologia aztarnategia. v La Tène Aroa. Bigarren Burdin Aroari ematen zaion izena. K.a. V. mendean sortu zen zeltak greziarren eta etruriarrekin harremanetan jarri zirenean. Europako iparraldera eta Britainiar uharteetara hedatu zen, harik eta zelta gehienak erromatarren mende geratu ziren arte (K.a. I. mendeko lehen erdia). Herriak ordokian finkatu ziren, gotorleku baten babespean zenbaitetan. S itxurako espirala izan zen apaindura elementu nagusia, eta zeramikan eta metalezko tresna guztietan erabili zen. Hilotzak ehortzi edo erraustu egiten ziren, tumulodun hilobietan edota tumulorik gabeko zistetan. Armak etengabe hobetuz joan ziren. Bestalde, K.a. III. mendetik aurrera greziar eta erromatar ereduetan oinarrituriko dirua egiten hasi ziren; diru pieza horiek laguntza handikoak izan dira zelten izendegia ezagutzeko.