Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

labadismo

iz. Jean de Labadiek (1610-1674) Holandan sortutako sekta protestantea. Ezaugarri nagusiak meditazioa, obedientzia eta ondasunak kideen artean banatzea zituen. Jean de Labadie hil ondoren haren jarraitzaile batzuk Ameriketara abiatu ziren beren ideiak zabaltzera eta kolonia bat sortu zuten Marylanden. 1725ean hasi ziren pixkanaka desagertzen.