Kuala Lumpur
Malaysiako hiriburua, herrialde horren sartaldean, Kelang eta Gombak ibaien elkargunean. 958.851 biztanle (1982). Biztanleen erdiak txinatarrak dira; laurden bat malaysiarrak, eta gainerakoak Indiako etorkinak eta beste jatorri batzuetakoak. Aberastasun iturriak: eztainu, ikatz eta burdin meatzeak, kautxua. Garrantzi handiko bidegurutzea. Nazioarteko aireportua. Unibertsitatea. v Historia. 1857an sortu zuten hiria eztainu meatzetako txinatar meatzariek. 1890ean Selangor estatuko hiriburu izendatu zuten, eta Malaysiak 1957an burujabetza eskuratzean herrialde osoaren hiriburu izendatu zuten. 1974an, Selangor-eko estatutik bereizi eta lurralde federal berezia eratu zen Malaysia barnean, 240 km2-ko eremua duena.
- Ktesifonte
- Ku Klux Klan
- ku
- kuaga
- kuakero
- Kuala Lumpur
- kualalumpurtar
- kualitatibo
- Kuan Ti
- kuantiko
- kuantitatibo