Kraszewski, Jozef Ignacy
Poloniar idazlea (Varsovia, 1812 - Geneva, 1887). Literaturako genero guztiak, kazetaritza, arkeologia eta historia landu zituen eta Poloniako narraziogile erromantiko nagusienetakoa izan zen. Vilniusko unibertsitatean egin zituen ikasketak eta preso hartu zuten 1830. urtean Errusiako agintarien aurka jo zuelakoan, eta aske utzi zuten 1832an. Ateneum aldizkaria argitaratu zuen 1841-1852. urteetan eta Gazeta Codzienna izeneko egunkaria 1859-1862 bitartean. Erbestera jo behar izan zuen 1863an, Poloniako agintaria, iraindu zituelakoan, eta Alemaniako Dresdengo hirira joan zen. 1883an, atxilo hartu zuten Frantziaren aldeko espioitza lanak egina zatekeela eta, eta hiru urte t’erdiko espetxe zigorra ezarri zioten Magdeburgon. 1885ean aske utzi eta Suitzara jo zuen ondokoan. Nabari du Kraszewskik frantses idazleen eragina bere eleberrietan. Obra nagusiak: Poeta i Swiat (1839, Poeta eta mundua), Zygmuntowskie czasy (1846, Segismundoren garaian), Chata za wsia (1853, Herri bazterreko etxola), Powiesc bez titulu (1855, Izenbururik gabeko eleberria).
- Krasnodar
- Krasnoiarsk
- Krasnyi Lutx
- Krasnyi
- krasulazeo
- Kraszewski, Jozef Ignacy
- Krate
- krater
- kratera
- Kratie
- Kratino